XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHIAKETAK

ARETXABALETA

Eskola Arteko VI. Loramendi Literatur Lehiaketa.

Aretxabaletan jaio, bizi edo ikasten duten haur eta gaztetxo guztiek parte har dezakete.

Lanak emateko epea abenduaren 22an amaituko da.

Informazio gehiago eskoletan eta Udalean nahiz Kultur Etxean.

BILBO

Bilbo Hiria VII. Pop Rock Lehiaketa antolatu du Bilboko Udaleko Emakume, Gazteria eta Kirol Sailak.

Lanak emateko epea abenduaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago 420 43 94 telefonora deituz.

DONOSTIA

Ipuin Lehiaketa antolatu du Axular Lizeoak.

OHOko goi zikloko eta Ertainetako Donostiako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Lanak Axular Lizeora (Errondo Gaineko bidea, 119. 20009 Donostia) bidali beharko dira otsailaren 17a baino lehen.

Informazio gehiago 21 47 57 telefonora deituz.

ERRENTERIA

Gipuzkoa mailako Gabon Abesti Lehiaketa egingo da Kiroldegian abenduaren 30ean.

Izena emateko deitu 52 22 24 telefonora (10.00-13.00; 14.30-19.30).

Izena emateko epea abenduaren 22an amaituko da.

GASTEIZ

Argazki lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteen Zerbitzuak.

Lanak Gazteen Zerbitzuaren bulegoan (Itaca kalea) eman behar dira abenduaren 30a baino lehen.

Informazio gehiago bertan.

Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa antolatu du Udaleko Gazteen Zerbitzuak.

Lanak erakunde honen bulegoan (Itaca kalea) eman behar dira abenduaren 30a baino lehen.

Eskolarteko XII. Komiki Lehiaketa antolatu du Vital Kutxak.

Lanak abenduaren 31 baino lehen eman behar dira Vital Kutxako edozein sukurtsaleetan.

Informazio gehiago aipaturiko sukurtsaleetan.

Blas Arratibel Artisautza Lehiaketa antolatu du Arabako Foru Aldundiak.

Lanak emateko epea abenduaren 16an amaituko da.

Lanak Kultur Etxean eman behar dira.

LAZKAO

VI. Gerriko Ikerlan-Sariketa antolatu du Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak.

Edonork aurkez dezake Goierrirekin zerikusia duen gai bati buruzko ikerlana.

Oinarriak lortzeko edota edozein argibide eskatzeko deitu 16 02 82 telefonora edota Kultur Elkartearen egoitzara jo (Elosegi kalea 16, 1a ezkerra. 20210 Lazkao. Gipuzkoa).

Ikerlanak emateko epea martxoaren 31n amaituko da.

MUXIKA

V. Ipuin Lehiaketa antolatu du Udalak.

Muxikar orok parte har dezake.

Lanak emateko epea abenduaren 16an amaituko da.

Informazio gehiago Liburutegian edo 625 60 00 telefonora deituz.

ORDIZIA

Hitzaro Euskara Elkartearen logotipoa diseinatzeko lehiaketa antolatu du Ordiziako elkarte honek.

Ordiziar orok parte har dezake.

Lanak emateko epea bihar amaituko da.

Lanak elkartearen egoitzara (Altamirako Eskola zaharra) edo Barrena Kultur Etxera bidali.

Informazio gehiago Kultur Etxean.

PASAIA

I. Ipuin Lehiaketa antolatu du Udal Euskaltegiak.

Nahi duen orok parte har dezake.

Lanak emateko epea urtarrilaren 13an amaituko da.

Informazio gehiago Euskaltegian (Euskadi hiribidea, 61. 20110 Pasaia).